Gara. Aurreko larunbatean egin zuen profesionaletan debuta Beñat Garmendiak (Beasain, 1997). Atzelari gipuzkoarrak Peio Etxeberriarekin jokatu zuen Tolosan Ugalde eta jaunarenaren kontra, 20-22 irabaziz. Promozio Txapelketan sartu dutenez, oraingoz horixe du buruan, txapelketa polit bat egitea, eta gero gerokoak. Egun batzuk igarota, debuteko egunaz jardun gara berarekin.