Binakako txapelketako finalerdiak, ligaxka, asteburuan hasiko da, lehen mailan. Altuna III.a eta Artola kanpoan geratu ondoren, Jaka bakarrik geratzen da.
Tolosaldeko Ataria. Jokin Altunarentzat eta Iñaki Artolarentzat asteburuan amaitu zen binakako txapelketa. Kanporaketa erabakigarria zuten biek, eta biek galdu zuten. Altuna III-Galartzak 15-22 Laso-Albisuren aurka. Artola-Imazek 22-17 Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka. Bi partidetan aurkariak nabarmen hobeagoak izan ziren.