Olaizola II.ak eta Rezustak 22-11 hartu dituzte mendean Urrutikoetxea eta Imaz. Garaileek orain arte jokatutako hiru partidak irabazi dituzte
Berria. Binakako Txapelketa abiatu besterik ez da egin. Baina azkarren egokitzen diren bikoteak aldea egiten has daitezke hasieratik. Hori da Olaizola II.a -Rezustaren kasua. Bergarako atzelaria Aspetik ailegatu den arren, berehala egokitu da Goizuetako aurrelariarekin jokatzera. Gauzak zuzen egiten dituzten bi pilotari dira, eta atzo beste behin ikusi zen. 22-11 irabazi zieten Urrutikoetxea- Imazi. Azken horiei oraindik ere falta zaie bidea egokitzeko, eta bikote sendoa izateko. Nahiz eta Urrutikoetxeak orain arteko partidarik onena jokatu zuen.