Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak eta Peña II.a-Albisuk finalerako sailkapena izango dute jokoan igandean, Bilbon. Garaipen bana lortu zuten elkarren aurka, ligaxkan: 22-21 izan zen emaitza bietan
Berria. Ligaxkako partida bada ere, kanporaketa kutsua du erabat Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak, eta Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk igandean Bilbon, Miribilla frontoian jokatuko duten neurketak (17:00, ETB1). Irabazleak Danel Elezkanoren eta Jose Javier Zabaletaren kontra ariko dira toki berean, maiatzaren 9an, finalean. Galtzaileek, aldiz, agur esango dute.