Zaleak itzultzeak konpon dezake

Egoera ekonomiko zailean daude pilota profesionala osatzen duten bi enpresak, Araski saskibaloi taldea eta Zuazo eskubaloi taldea, besteak beste. Ziurgabetasunari baikortasunez erantzun diote, baina, berandu baino lehen egoera aldatzen ez bada, baliteke haien etorkizuna kolokan egotea

Berria. Koronabirusak eragindako pandemiak gogor jo du kirola. Arlo ekonomikoan kirol eta klub asko, profesional izan edo ez, kinka larrian utzi ditu, eta egoerari buelta eman ezinda daude oraindik horietako asko. Lehendabizi, itxialdiak liga ez profesionalak eta kirol ez profesional ia guztia eten zituen, eta profesionalak direnentzat ere makina bat traba izan ziren. Gero, murrizketek, bereziki zaleekin zerikusia dutenek, egoera are gehiago zaildu dute. Beste leku askotan bezala, Euskal Herrian ere gogor jo du, eta horren erakusle dira pilota profesionalaren egoera eta Araski eta Zuazo klubak. Desiratzen daude pilotalekuetan edo kantxetan berriz zaleak sartzeko, uste dutelako horrek asko arinduko lukeela egoera.

Gehiago irakurri

Previous Post
Muy guipuzcoano y de zagueros
Next Post
Beñat Urretabizkaia: «Me gustaría que me recordasen como un pelotari alegre que tenía garrote»