Artola «oso pozik» dago lehen aldiz buruz buruko finalerdiak jokatuko dituelako: «Aspaldi ari nintzen aurrerapausoa eman nahian, eta, azkenean, eman dut». Rezusta izango du aurkari; haren lanak ez du ustekabean hartu
Berria. Alaia dauka ohiko aldartea Iñaki Artolak (Alegia, Gipuzkoa, 1994), baina hizketan hasi eta berehala sumatu zaio ohi baino zoriontsuago dagoela. Segituan aitortu du: «Ezin dut ezkutatu: ilusio handia egiten dit aurreneko aldiz buruz buruko finalerdiak jokatzeak».