Jokin Altunak 22-21 irabazi du 4t‘erdiko finala Mikel Urrutikoetxearen aurka. Sekulako maila erakutsi dute bi pilotariek. Partida ikusgarria izan da. Leporaino bete da Bizkaia pilotalekua.
Tolosaldeko Ataria. “Aurten bai, aurten bai” errepikatzen zuten partida amaieran Tolosaldea guztitik Bizkaia pilotalekura hurbildu diren Altunazaleek. Kuadrillakoak, eserlekuan ezin egonak jota, kantxara irten dira txapelduna besarkatzera. Ez da gutxiagorako, ez sinesteko finala jokatu baitute Altuna III.ak eta Urrutikoetxeak.