Asegarceko bikoteak 22-15 irabazi dio Ezkurdiak eta Zabaletak osatutakoari. Altuna III.a izan da onena
Berria. Altuna III.a-Martijak hirugarrenez irabazi zuten atzo Binakako Txapelketako ligaxkan. 22-15 hartu zituzten mendean Ezkurdia eta Zabaleta, Labriten, laugarren jardunaldiko hirugarren partidan. Beste behin, aurrelari amezketarraren lana erabakigarria izan zen, bikain aritu baitzen: hamahiru tanto egin zituen. Haren jardunak desorekatu zuen neurketa hasierako lehen tantoetan izan zen parekotasuna. Ezkurdia-Zabaleta, berriz, ez ziren aritu aurreko bi partidetako mailan.