Gaur jokatuko dute Egiguren V.ak eta Zubizarreta III.ak Promozio Mailako lau eta erdiko finala
Pilotarientzat eguneroko lana da garrantzitsua. Frontoiko entrenamenduak, gimnasioko ordu luzeak, partida bakoitza… baina horiek ez dira ametsetan agertzen. Finalekin egiten dute amets pilotariek umetan, eta zaleen oroimenean ere txapelak gelditu ohi dira. Txapel beltzaren gerizpean lo egiteko aukera izango dute gaur Julen Egigurenek (Azpeitia, Gipuzkoa, 2000) eta Iraitz Zubizarretak (Ataun, Gipuzkoa, 1999). Tolosako Beotibar frontoian (Gipuzkoa) ariko dira Promozio Mailako lau eta erdikoan (17:15, ETB1).
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/2001/020/001/2023-11-11/batek-soilik-lortuko-du-lehena.htm.