Berria. Bengoetxea VI.a-Larunbek eta Irribarria-Rezustak igandeko finalerdietarako pilotak aukeratu zituzten atzo, Atanon. Bengoetxearen ustez, aurkarien pilota bat oso bizia da, «mugan» dago. «Egia da Atanok pilota gehiago onartzen duela, baina asko irteten da», azaldu zuen.