Igandeko lau eta erdiko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Hamargarren aldiz ariko dira elkarren aurka diziplina horretan
Berria. Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietako partida jokatuko dute igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan (16:30, ETB1). Hamargarren aldiz ariko dira bi pilotari horiek elkarren kontra diziplina horretan. Aurreko bederatzi neurketetatik lau txapelketakoak izan dira, eta hirutan nagusitu da Ezkurdia; hain zuzen ere, azkeneko hiruretan; tartean, bi finaletan, 2018koan eta 2019koan. Iaz, ordea, Altuna III.ak jantzi zuen txapela, finalean Erik Jakari irabazita. Azken horrek kanporatu zuen Ezkurdia finalerdietan.