Eibarko enpresak zabaldu du albistea, gaur goizean. Lizartzako aurrelariak 2013an debutatu zuen profesionaletan, Asperekin. Egun, aurrelariak 23 urte ditu.
Tolosaldeko Ataria. 163 partida jokatu ditu Erik Jaka pilotariak Asperekin, lau urteko ibilbidean. Gaur goizeko hitzarmena eta gero, gutxienez 2020ra arte Eibarko enpresarekin jarraituko du lizartzarrak. Promozio mailan hiru txapela ditu: binakakoen bi, 2014 eta 2015ean, eta lau t’erdian bat, 2016an.