Esku Pilota Enpresen Ligaren oharra, 2020ko urriaren 10a

2020ko urriaren 10a

Bilboko Bizkaia frontoian jokatu beharreko jaialdiko aktan, bertako arbitro-epaileek honakoa adierazi dute:  “…. Honako pilotariak aurkeztu dira partidara besterik ez: EZKURDIA eta BIKUÑA”. AGIRRE ETA ALBISU bikoteko kideak ez dira aurkeztu LEPM-eko Bikote Txapelketako finalerdietako 3. Jardunaldiaren partidara.

Bikote Txapelketako Arautegiaren 5. Puntuari dagokionez: “Presente dugun arautegiaren inguruan sortu litezken eduki gatazkei dagokionez, bai harekiko interpretazioagatik, baita suposizioan planteatutako gertaera edo jasoketa baten aurrean xedapenak ez egoteagatik, LEPM-eko Lehiaketa Epaile Bakarrari egokituko zaio erabakia eta apelaezina izango da.

LEPM-ko Lehiaketa Epaileak, noski, edozein langileren greba eskubidea errespetatzen du. Hala ere, LEPM-ek antolatutako lehiaketa aurrera doala bermatzeko, beharrezkoak ikusten dituen erabakiak hartuko ditu lehiaketaren garapen eremuan. LEPM-ko Lehiaketa Epaileak xedatu du bikoteetako partaideak, haien greba eskubide legitimoa erabiltzeagatik, ez balute parte hartuko Txapelketan egokitzen zitzaien partidan, partida hori galdutzat eman beharko zaiela klasifikazio efektu bezala. Horrela, 22 eta 0 -eko emaitza ezarriko litzateke jokatu behar zuten bikotearen alde.

Aipatutako neurria LEPM-eko Lehiaketa Epaileak hartutako erabakia da bereak diren konpetentzia eta atribuzioetan oinarrituz; orain arte kiroleko komite jurisdikzionalek ezarri dituzten irizpideak jarraituz kirolari parte-hartzaileen grebak kirol lehiaketei eragiten dieten afekzio kasuetan.

Previous Post
Peio Etxeberria puede in extremis con Rezusta
Next Post
Lunes de pelota en Tolosa