Ezkurdiak patxada oparitu dio bere buruari, eta espero ez zuen aukera bat Zabalari

Txapeldunaren madarikazioak bere horretan dirau, eta berea ematerik izan ez zuen Aitor Elordik agur esan dio Buruz Burukoari, lehia bakarra irabazita

Egungo txapelduna kanporatu izanaren kontsolamenduarekin, Joseba Ezkurdiak agur esan dio aurtengo Buruz Burukoari; bera bezalako pilotari batentzat nahikoa ez den saria, baina dituen erronkei aurre egiteko patxada emango dion garaipena. Saria, benetako saria, Javi Zabalak eraman du, gutxien espero zuenean, beretzat izango baita aspaldiko finalerdietarako txartelik merkeena; puntu bakarrarekin Unai Lasoren aurka jokatzeko modua egin du, Elordiren porrotari esker.

Gehiago irakurri

Previous Post
Zabalak finalaurrekoa jokatuko du Ezkurdiaren garaipenari esker
Next Post
La liberación mental de Ezkurdia