Arbizukoak ez zuen ezer jokoan, Elordik nahikoa zuen hari irabaztearekin, baina ezin izan du. Zabalak Laso izango du parean finalerdietan
Ez ditu etxeko lanak egin Aitor Elordik, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo geratu da. Gaur jokoan ezer gutxi zuen Joseba Ezkurdia garaitu behar zuen Javier Zabala kanpoan utzi eta finalaurrekoetara sailkatzeko, baina huts egin du (10-22). Puntu banarekin amaitu dute hirurek, eta berdinketa horretan Errioxakoa irten da garaile. Unai Lasoren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten maiatzaren 18an.