Biharko finalean maila ematen badute Ezkurdiak eta Zabaletak, Gasteizko errege izango dira

Altuna III.a eta Rezusta 1-6 aurretik jarri badira ere, Zabaletaren joak eta Ezkurdiaren lanak buelta eman dio partidari (22-13). Neurketa gogoangarria izan da, aurreneko erdian batez ere, baina aurreneko atsedenalditik aurrera, bikote gorria gehiago izan da

Nekez aterako dira pilota partidak igande honetan Ogeta frontoian atera diren bezain ederrak. Asteartean finalerdietan bezain egoki aritzen badira finalean Ezkurdia eta Zabaleta, Lasok eta Imazek nahikoa lan izango dute 22ra iristen. Edo bestela esanda, badakite non dagoen langa eta horraino iritsi beharko dute Andre Mari Zuriaren torneoa eraman nahi badute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Previous Post
Jokin Altuna jugará La Blanca
Next Post
20 años del mejor Mundial