Gabirondo-k martxoaren 24an debutatuko du Tolosan

Gazteluko atzelari gazteak bi urterako sinatu du ASPErekin

Arkaitz Gabirondok (2004/04/15 Gaztelu) laster beteko du bere «ametsa». Martxoaren 24an Tolosako Beotibarren debutatuko du. «Deskribaezina da debutagatik sentitzen dudan ilusioa eta poza», aitortu zuen Arkaitzek. Javier Zabala izango du lankide bataio profesionalean, eta Aitor Elordi eta Xabier Tolosa izango ditu aurkari. «Partida zorrotza programatu didate. Zabala modan dagoen pilotaria da, eta aurrean buruz buruko txapelduna eta Tolosa izango ditut, harekin behin baino gehiagotan entrenatu baitut».

Gabirondo ASPEko pilotari aurrekontratatuen taldeko atzelarietako bat da. 2022ko abuztutik Jokin Etxanizen esanetara aritu da entrenatzen. Debutatzeko 20 egun falta direnean, Gazteluko atzelariak oso argi dauka zein izango diren bere etorkizuneko erronkak. «Irudi ona eskaini eta ahal dudan guztian hobetu besterik ez dut nahi», aitortzen zuen Arkaitzek.

Arkaitz Gabirondo Gorostidi 2004/04/15 Gaztelu (Gipuzkoa). 1,90 metro. 84 krgs. Lezama Torneoko txapelduna 2024  Bergara Torneoko txapelduna 2023 Laudio Torneoko txapelduna 2022

Etiquetas / Etiketak: Gabirondo
Previous Post
Zabala suma otra victoria a su amplia racha triunfal
Next Post
Zabala será el padrino de Gabirondo en el debut del Beotibar