Artolak eta Imazek ia elkarrekin egin zuten debuta profesionaletan. Igandean Astelena beteko dute, Binakako finalerako azken txartelaren bila
Kontrakoa frogatzen asko saiatzen diren arren, Iñaki Artolaren eta Jokin Altunaren arteko derbia izan daiteke gertutasuneko partida batek interesa izateko oldarkortasunik behar ez duenaren adibiderik garbiena. San Juan inguruan beteko dira auzo herrietako bi pilotariek, profesionaletara jauzi egin zutela eta hamarkada bat geroago, eta elkarren arteko partidek frontoi industrialak betetzen jarraitzen dute.