Herriaren Pilotazale Elkartea

Esther Diego, Laudioko Herriaren Pilotazale Elkartearen lehendakari berria da.  Arkaitz Eskuzaren debutak herria sortu duen ikusmina nabarmena da. Horren adibide da Laudiok esku-pilotaren alde egiten ari den apustuaz. 15 egunen buruan 2 pilota jaialdi antolatu ditu, bata aurreko uztailak 23an, eta hurrengoa datorren astelehenean.  Une goxo hauen atzean Esther eta bere lantaldearen lan izkutua dago.

  • Nolako lurreratzea izan da Herriaren Pilotazale Elkartearen lehendakari izatea?

Herriaren Pilotazale Elkartearen lehendakaritzan denbora laburra eraman arren nire balorazioa positiboa da, frontoian entrenamenduetan eta txapelketetan giro bikaina izaten dugu eta pilotariak animatuta eta gogotsu aritzen dira. Niretzat, pertsonalki, beraien ongizatea oso garrantzitsua da, eroso eta gustora egotea nire lehentasunen artean dago, hori gure klubean asko zaintzen dugu.

  • Lantalde handia osatzen duzue?

Gaur egun Herriaren kluba pilotari hauek osatzen dute:

Esku pilota:
ESKOLARRAK:
– Benjaminak: 3
– Kimuak: 3
– Haurrak: 4
– Kadeteak: 3
FEDERATUAK:
– Gazteak: 3
– Nagusiak: 5

Pala:
FEDERATUAK:
– Nagusiak: 7

Guztien artean neska bakarra, hori gure helburu bat da: neska gehiago kirol honetara erakakartzea.

  • Eskuzaren debutak eraginik sortu al du?

Arkaitz Eskuza profesional mailan egoteak gure klubean eragin handia izan du. Azken hilabetetan ume asko hurbildu dira pilotan ikasi eta frogatu nahian. Gehienak jadanik entrenatzen ari dira, eta gogo handiz itxaroten ari dira datorren denboraldian hasteko. Arkaitzen debutak eman duen bultzakada nabaria izan da. Eskuza familia oso hurbila da eta klubean lanean jarraitzen dute. Arkaitz frontoira etortzen jarraitzeak asko laguntzen digu pilotariak animatzea, indartzea, motibatzea eta pozik egotea errezago lortzen delako.

  • Zeintzuk izano dira Herriaren Pilotazale Elkartearen erronkak?

Euskal pilota herrian zabaldu, indartu eta sendotzea; horretarako pilota eskola hazteko urratsak ematea oso garrantzitsua da. Laudioko ikasteetxetan euskal pilota zer den erakustea, frogatzeko aukera ematea, interesgarria izan daiteke neska-mutil gehiago kirol honetara hurbiltzeko. Esku pilotan zein herramintan, gure kasuan pala, gehiago eskeiniko dugu alde hori ere indartzeko. 2025ean klubak 50 urte beteko ditu eta urteurreneko ekimenak eta egutegia zehazten ere lanean jarriko gara.

Previous Post
Julio inolvidable para Jokin Altuna
Next Post
La novena sinfonía de Altuna