Julen Egigurenek (Azpeitia, 2000) San Juan egunean egingo du profesionaletan debuta. Eibarko Astelenan jokatuko du partida Zabaletarekin, Zabalaren eta Martijaren kontra.
Urola Kostako Hitza. Debuteko partida nolakoa izatea nahi duzu?
Irabazi edo galdu, ez dit asko axola. Irabazita hobe, baina irudi ona ematea eta kantxan disfrutatzea nahi dut, egindako lanarekin gustura gelditzea.