Seigarren garaipena pilatu du bikoteak, eta finalerdiak jokatzetik gertuago daude
Berria. Aimar Olaizola eta Beñat Rezusta nagusitu ziren atzo Donostiako Atano III. pilotalekuan, Jokin Altuna eta Iñigo Bikuñaren kontra. 22-6 amaitu zen partida, Olaizolaren eta Rezustaren alde. Bikuñak Jon Mariezkurrena ordezkatu zuen, azken hori min hartuta dagoelako.