Neurria hartzen ari dira

Martxel Iztuetak eta Arkaitz Eskuzak denbora gutxi daramate profesionaletan. Biek sumatu dute jauzia. Argi dute nola arindu: lana eginez eta asko jokatuz

Ibiliz egiten da bidea. Eta badabiltza Martxel Iztueta (Tolosa, Gipuzkoa, 2004) eta Arkaitz Eskuza (Laudio, Araba, 2004). Biak lehen urratsak egiten ari dira pilota profesionalean: Iztuetak zazpi hilabete daramatza profesionalekin jokatzen; Eskuzak, berriz, bost. Biek gaztetasuna dute bidelagun, biek adinez nagusi izan berritan egin baitute jauzia: tolosarrak, Baiko enpresarekin; laudioarrak, berriz, Asperekin. Atzelariak dira biak.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1938/019/001/2023-06-14/neurria-hartzen-ari-dira.htm.

Etiquetas / Etiketak: Eskuza
Previous Post
Aspe ata a Aitor Elordi hasta 2025
Next Post
Zabaleta bueltan da!