Zabaleta bueltan da!

Etxarrengo atzelariak bi hilabete eta erdi eman ditu jokatu barik eskuin eskuko hatz txikiko haustura baten ondorioz, baina Xabi Tolosak zalantza batzuk ditu eta datorren asteazkenean erabakiko du zuriz jantziko den, eskuin hankako bikian izandako hausturaren ondoren

Binakakoaren txapela ASPEk eskuratu zuen, baina atzealdeko albo-kalteak ez ziren nahi bezalakoak izan. Xabi Tolosak II. graduko haustura izan zuen eskuin hankako bikian Binakako finalerdiko partida hartan, Altuna III.arekin batera Elordi-Zabaletaren aurka, pilotazaleen oroitzapenean grbatutako partida hura.

Jose Javier Zabaletak irabazi zuen, Elordirekin batera, Binakakoaren txapela, eta handik egun gutxira, manomanista prestatzeko saio batean, eskuin eskuko hatz txikia hautsi zuen. Etxarrengo atzelariak bi hilabete eta erdi daramatza jokatu gabe eta berak aitortzen duen bezala, “jokatzen hasteko gogoz nago”.

“Denbora daramat entrenatzen lesioa eta jokatzeko modua ahalik eta ondoen osatzeko. Denbora asko eman dut nire kabuz esku berotzen, eta orain arte 2 entrenamendu gogor egin ditut binaka”, Jose Javierrek laburbiltzen duenez. “Polita izango da Elordirekin batera bere herrian agertzea. Pertsonalki, ilusioz gainezka nago hasteko eta, bestalde, txapelketa berri batean nire kidearekin berriro egitea oso ona da “, aitortu du Zabaletak.

Xabi Tolosak, aldiz, zuhurtziaz jokatzen du. Bere ibilbide-orriarekin jarraitzen du eta, eskuak zaintzeaz gain, binakako entrenamenduren bat egin du. Hala ere, datorren asteazkenera arte atzeratu nahi du ekainaren 25ean Logroñoko Adarragan lehiaketara itzultzeko erabakia.

Etiquetas / Etiketak: Tolosa, Zabaleta
Previous Post
Neurria hartzen ari dira
Next Post
Bautismo de Elordi en Mallabia