Olaizola II.a eta Zabaleta Arteaga II.aren eta Rezustaren kontra ariko dira Atano III.ean 18:00etatik aurrera
Berria. Gaur jokatuko da Donostia Hiria torneoko finala (18:00, ETB) Atano III.a pilotalekuan. Olaizolak Zabaleta izango du bizkarzain, Arteagaren eta Rezustaren aurrean. Finalerdietan ikusitakoa ikusita, apustuek kolore gorria izango dute nabarmen.
Arteagak eta Rezustak izerdi ugari bota behar izan zuten asteazkenean, Irribarria eta Albisu 22-16 gainditzeko. Rezustaren joa baliatu zuen Arteagak errematean asmatzeko. Rezustak iaz 22-21 galdu zuen Altuna III.arekin Donostia Hiria torneoko finala. Arantza atera nahiko du, beraz. Arteagak, berriz, udako torneoetan jokatzen duen lehen finala izango du.