Berria, Lau t’erdiko txapelketan parte hartzen duen bosgarren aldia du. Iaz zeresana eman zuen, ligaxkan Retegi Biri 22-11 irabazi ondoren oso gutxigatik galdu baitzuen Olaizola II.aren aurka (22-21). Azken partidan, Bengoetxeak 22-6 irabazi zion. Aurten sasoiko dago, hiru entrenamendu on eginda.
«Partidak ixtea falta zait. Badakit hala dela, eta hori nola lortu ikasten ari naiz»
