Iaz emandako itxura aparta errepikatu nahi du bergararrak ostiralean, etxean bertan, Olaizola II.aren aurka
Gara. Beñat Rezusta, Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetan geratzen den atzelari bakarra, prest da aurtengo lehiaketari ekiteko. Ostiral gauean izango da, eta erronka ez da nolanahikoa izango Aspekoarentzat: lau aldiz txapeldun izandako Olaizola II.aren aurka eta Bergaran, bere herriko pilotalekuan.