Aitor Arangurenek ordezkatuko du Aimar Olaizolaren bikotea. Atzelari bizkaitarrak min du ezker eskuan.
Berria. Etzi hastekoa dute Aimar Olaizolak Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxka, Unai Laso eta Jon Ander Albisuren aurkako partidarekin, Bilboko Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Hala ere, Urrutikoetxeak ez du jokatuko, min baitu ezker eskuan. Pilota aukeraketan parte hartu zuen atzo, eta “hobeto” zegoela erran bazuen ere, ez jokatzea erabaki du. Aitor Aranguren aginagarrak ordezkatuko du Urrutikoetxea.