Amezketako aurrelariak banakako zortzi final jokatu ditu azken bost urteetan. Bergarako pilotariak, berriz, Binakako bi txapela irabazi ditu, eta 2008. urtetik finalera iristen den lehen atzelaria da.
EiTB. Jokin Altuna faborito da Beñat Rezustaren aurka jokatu duen 2021eko Buruz Buruko txapelketako finala irabazteko. Partida igandean jokatuko dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Rezustak Iñaki Artolak utzitako lekua beteko du.